Euskal artista eta musika talde berrien sorkuntza garaian, Donostian jaiotako zeatikez taldea aurkeztera gatoz, gitarra elektrikoaren soinuarekin pop generoko doinuak nahasten dituena.
Melodiaz eta hitz jokoz osaturiko abestiak gutako bakoitzaren barnean pilatuta zeudenak eta behin esan ez genituenak kanporatzeko beharrarean topatu genuen gure burua, ausardiaz eta kemenez, "zergatik ez?" galderari erantzunez.
Ezustekoan opari bezela etorri zitzaigun lagun-taldea sortzera eraman gaitu gure lehen EP-aren sorkuntzak eta hori jada bada ospatzeko dugun oparirik kuttunena. Azken hilabeteetako lanak gure lehen EP-a aurkezteko aukera ematen digu, “esan ez genuena” izena hartzen duena.
7 abestiz osatua eta hauen ordenari arreta berezia eskainiz, gure barnetik atera nahi zuten ideiak musikatu ditugu, estilo desberdinak jorratuz baina denak batzen dituen hari-musikala mantenduz. Ezagunak ziren pertsona-taldea bezela hasi ginen bateratzen, eta 7 abesti hauen osatzera eraman gaituen prozesuak lagun-taldea izatera eraman gaitu, bateratu ginen egunetik diskoa grabatu genuen arte eta datorkiguna emozioz itxaron arte. Azaroan diska aurkezteko aukera izan genuen Gure Zirkuan; eta ondoren, Urtarrilaren 10ean Daba Daba-n, Antiguoko Herenegun taldearekin batera.
EP-a aurkeztu aurretik bi abesti kaleratu genituen “single” moduan; loak hartu baino lehen eta etxeari.
Gauak ekartzen duen isiltasunean pizten den barne-bakarrizketatik sortu zen "Loak hartu baino lehen". Egunaren amaierak eskaintzen digun baretasuna barnean ditugun kezkekin topo egiten duen une hori bihurtu nahi izan dugu abesti. Eta bide batez, erritmo goxo eta melodia garbiekin, gure lehen pausua izan zen, guztiekin partekatu nahi genuena.
Etxeari abestiak ordea, bakoitzak etxea bezela sentitzen duenari egiten dio erreferentzia. “Etxea” momentu gogorragoenetan sendo mantendu eta babestua sentiarazi duten pertsonei, familiari, lagunei eta lekuei egiten die erreferentzia. Abestiaren esanahia murriztera ereman nahi gabe, entzule bakoitzak bere “etxe” propioa identifikatzea gustatuko litzaiguke, dena delakoa. Abestiaren kronologian ahots bakar batez hasi eta taldekide guztien ahotsen oihura iristea lortu dugu era musikal eta fin batean, guztion batura erakutsiz, eta taldekideak “etxea” direla ere argi utziz.
Orain, bi kanta hauekin batera gure lehen lana aurkezten dugu “Esan ez genuena”. Guretzako EP bat izateaz gain musika mundura kaleratzen gaituen atea da. Gure asmoa sinplea da: gure abestiek entzuleengan zerbait sentiaraztea, guk sortzean sentitu genuen bezala. Gure nortasun bilakatu dugun galderari erantzunez hasi dugu bidea, zeatikez.
Gugandik, zuentzako.